Espainiako rugby selekzioa Faduran izan da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 28a, 14:56

Herenegun, igandean, Faduran bildu zen Espainiako gizonezkoen rugby selekzioa, Bryce Bevin Getxo Artea taldeko entrenatzaile ohiak Espainiako hautatzaile bezala egiten duen lehen deialdian. Bevinek 32 jokalari ditu bere aginduetara eta gaur asteartera arte egongo dira Fadurako instalazioetan. Lehen deialdi horretan ez da egon Getxo Artea taldeko jokalaririk. Kontzentrazio horrekin bat etorriz, jarduera batzuk antolatuko ziren atzo. Bryce Bevinek, Getxon bizitzen jarraituko duen Espainiako hautatzailea, bere taldeak Faduran egin zuen entrenamendura gonbidatu zien Bizkaiko eta Arabako talde batzuei, "kirol hori bultzatzeko". Beheko mailetako jokalarientzat izan zen gonbidapena, eskola nibeletik gazte mailara. Trebetasunezko entrenamendu bat eta "jarduera dibertigarriak" egin zituzten jokalari gazteek, selekzioko teknikariek eta jokalariek zuzenduta, Getxoko Udalak zehaztu duenez. Ekimen horiek Fadurako belar-artifizial zelaian prestatu ziren, rugby zelai ondoan dagoena. Gonbidatuek Espainiako jokalarien entrenamenduaren azkenengo hogeita hamar minutu ikusi zituzten 30 bat gaztek. Argazkian, Bryce Bevin entrenatzaile zeelandaberritarra (eskuinean), Algortako Portu Zaharreko jaien barruko I. Rugby Tokata Lehiaketaren ostean, Getxo Rugby Taldeko jokalariek, zuzendaritzako kideek eta zaleek eman zioten agur festan / © Getxo Rugby Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun