Bizkaiko Garraio Partzuergoak BEZaren igoera ezarri duen moduak garraio publikoa gehien erabiltzen duten herritarrak zigortzen ditu. Izan ere, aldizkako bidai txartelen prezioak bere horretan mantendu ditu eta bidaia askotako tituluetan ezarri ditu igoerak. Ez dirudi garraio publikoaren erabilpena sustatzeko neurri egokia denik. Gipuzkoan, aldiz, BEZaren igoera aldizkako bidai txarteletan ezarri da eta erabilpen handieneko bonoen tarifak bere horretan mantendu dira ia. Beste behin, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak, beraz, garraio publikoan gehien bidaiatzen duten erabiltzaileak zigortu ditu.
Bizkaiko Bildutik Batzar Nagusietan arauz besteko salo bidez eskatuko dugu tarifen egokitzea garraio publikoan gehien bidaiatzen duten erabiltzaileak zigortu gabe egin dadila. Garraio publikoa baliabide ekonomikoki eta ekologikoki jasangarri gisa sustatzea garrantzi handikoa baita gure ustez. Bizkaiko Garraio Partzuergoak bere ahalmenean dituen eskumenak erabiliz egin daiteke moldaketa hori. Argazkian,
Metro Bilbaoo artxiboko irudi bat.