Bi gazte atxilotu dituzte Erandion pertsona bati labanaz eraso egin diotelakoan

Erandioko Udaltzaingoak 19 eta 22 urteko bi mutil gazte atxilotu ditu gaur goizean gizonezko bati buruan eta saihetsean labankada bana ematea egotzita. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, goizeko 6:25ak aldera Udaltzaingoaren komisarian egon diren bi poliziak oihuak entzun dituzte kanpoaldean. Ateratzean, aizto batez eraso egin dioten gizonezko batentzat anbulantzia bat eskatzen zuen jende talde bat topatu dute. Biktimak aurpegian ebaki bat, saihetsean odola zerion zauria eta buruan kolpe bat zituela baieztatu ostean udaltzainek osasun beharginen laguntza eskatu dute. Zaurituaren lagunek egindako salaketaren arabera, beraien laguna bi gizonezkoekin eztabaidatu du eta hirurak liskarrean amaitu dira. Gertaeran zehar, gizonezkoetako batek ganibet bat atera eta haien adiskidearen aurka oldartu da. Zauritu ondoren, erasotzaileak eta beste gizonezkoak ihes egiteari ekin diote. Biktimaren lagunek emandako deskripzioari esker, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bi susmagarriak atxilotu dituzte Erandion, hustutako eraikin batean. Atxilotzean, ustezko erasotzaileetariko batek odol orbanak izan ditu praketan eta esku batean, Ertzaintzak nabarmendu duenez. Bi gazteek polizia aurrekariak dituzte eta epailearen esku utziko dituzte datozen orduotan. Argazkian, Erandioko bi udaltzain artxiboko irudi batean / © Erandioko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun