Kontzertua omenaldi bizia da, eta Leteren lana ikuspegi desberdin eta berritzaileetatik ezagutzeko aukera ematen du, haren abestiak bakarka nahiz taldeka abestuko dituzten musikarien ahotsen eta estiloen bitartez.
Goizeko saioa
Azken eguneko musika egitarauak Suyana (Aretako Xake plazaren ondoko aparkalekua, 12:30ean) talde boliviarraren saioa ere hartzen du. Taldekideek bere herriko musika-tresna tipikoak erabiltzen dituzte, hala nola charango-a, quena eta zampoña, eta gitarra eta baxu elektrikoak bezalako tresna modernoekin nahasten ditu. Horrela, tradizioetan oinarritutako fusio-musika sortzen dute, baina bestelako eraginei uko egin gabe.
Bihar ere, zenbait jarduerez gozatzeko azken aukera izango dute bisitariek, esaterako Gune Solidarioa eta Munduko Eskulangintzen Azoka. Halaber, Munduko Terrazan herri anitzeko jakiak dastatu ahal izango dira. Azkenik, Eskoziako, Galiziako eta Boliviako kale-bandek desfilea egingo dute 19:00etatik aurrera, Areetako Eskoletako plazan hasita.