Badirudi lainoek eguzkiari lekua utzi eta larunbatean
Euskal Herria Eguna ospatzeko dena izango dutela alde Algortan. Bazkariko tiketak salgai daude oraindik ere. Baina gaur da azken eguna, Ajuria, Saniko, Katilu edo Amnistia tabernetara hurbiltzeko. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da: 10 euro besterik ez dira eta menu goxoa dago, antolatzaileek adierazi dutenez. Lizarra, Ibarra eta Algorta arteko senidetzea sorpresaz beterik dator. Ohartxo bi soilik: algortarrak arrantzalez jantzita agertu beharko dira eta denek bainujantzia eraman. Goizeko 10etan Algortako Portu Zaharrean hasiko dira anai-arreba berriei egingo dieten harrera bereziarekin. Hortik aurrera, hamaiketako goxoa, olinpiadak, finala Portu Zaharrean, poteoa-elektrotunarekin... eta sorpresak! Dana Ama bakarraren seme-alabok senidetzen garela ospatzeko! Argazkian, iazko Euskal Herria Eguna Ibarran.