Jaietan murgilduta dabiltza Lutxana, Ondiz, Udondo eta Urduliz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 15a, 02:10

Urtero legez, jaiez beteta heldu zaigu iraila erdialdeko asteburua Uribe Kosta eta Erandiora. Esate baterako, Erandioko Lutxana auzoa, Urdulizko herria eta Leioako Ondiz eta Udondo auzoak beren festak ospatzen dabiltza. Lutxanan zein Udondon asteburu bakarreko jaiak dituzte. Ondizen eta Urdulizen, berriz, bigarren asteburuaz gozatzen ari dira. Lutxanan, ohiko txupinazoa dela medio zabaldu zuten giroa atzo arratsean eta, besteak beste, III. Lutxanako Musika Festibala izan zuten disfrutatzeko aukera, tartean Bajo Axpe 90 hamarkadako talde historikoak jo zuela. Udondon, ordea, pasa den astelehenean abiatu zituzten jaiak eta gaur, larunbatarekin, biziko dute azken eguna, osagaiz hornituta: paella, mus eta arrantza txapelketak, antzinako auto eta motorren erakusketa, txikiteroen poteoa, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga, Rally poteoa eta Striknina taldearen kontzertua izango dira besteak beste. Lekukoa Ondizek hartuko dio, bigarren asteburuan igandea baino ez baitu izango jai eguna, txapelketez beteta. Azpimarratzekoa da bizkaitar erarako bakailao txapelketa. Bere aldetik, Urdulizek ere bigarren asteburua ospatzeari ekin zion atzo. Gaur, larunbata, makina bat ekitaldi izango da bertan, tartean esku pilota partidak eta herriko Chalwa band & King Konsul taldearen kontzertua, Argazkian, Chalwa Band & King Konsul taldeko musikariak / © Chalwa Band & King Konsul.

Lutxanako jaien egitaraua

LARUNBATA 15

10:00 Diana eta kalejira.
11:30 Puzgarriak egun osoa .Malabar honda eta txapa tailerra
12:00 Tortilak txapelketa
12:30 Igel-toka txapelketa
14:00 Tortilen aurkezpena eta sariak
15:00 Herri bazkaria.
17:00 Mus txapelketa
18:00 Haurrentzako berbena denok mozorrotuta
18:30 Heldu eta haurren mozorro txapelketa
20:30 Haurrentzako askaria
23:00 DJ + Super Karaoke

IGANDEA 16

10:00 Diana eta kalejira
11:00 Auzoko hildakoen aldeko meza
11:30 Puzgarriak
11:30 Jolasak familiarekin
12:00 Udal musika banda
13:00 Mendibiarte abesbatza
15:00 Herri bazkaria
15:00 Haurrentzako tailerrak
17:30 Haurrentzako berbena Begira Antzerkia taldearekin
18:00 Mus Txapelketa finala
19:30 Jaiak amaitzeko askaritxoa eta txokolatada
20:00 Jaiak amaitzeko azken traka
22:00 Filmea L.K.E.-n

Udondoko jaietako egitaraua

IRAILAK 15, LARUNBATA

09:30 Txupinazoa eta Udondoko IV. Paella txapelketaren hasiera.
11:00 Antzinako kotxe eta motorren erakusketa.
12:30 Antzinako kotxe eta motorren ibilaldia.
13:30 Udondoko Txikiteroen poteoa. Udondo Tabernatik hasita.
14:30-15:00 Paellak aurkezteko ordua.
15:30 Udondoko X. Arrantza Txapelketa.
17:00 IV. Mus txapelketa.
17:30 Umeentzako jolasak.
19:00 Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga (Aizkolariak: NAZABAL eta MUGERTZA) eta IÑAKI PERURENA harrijasotzaile eta Leioako Harrijasotzaile Eskola.
19:30 Leioako Musika Bandaren emanaldia Udondoko Bulebarretik (Musikale).
20:30 Paella eta arrantza txapelketen sari banaketa. 20:30 Rally poteoa musikatua.
22:00 Striknina taldearen kontzertua.
23:30 DeJotaKE

Ondizko jaietako egitaraua

IRAILAK 16, IGANDEA

08:00 Bizkaitar eran egindako bakailao txapelketa. Lursailen zozketa.
10:00 Txistularien kalejira.
11:30 Herri kirolak.
13:00 Musikale: Leioako Musika eta Pink Puffers Brass Band.
14:30 Bakailao kazolen aurkezpena.
16:00 Igel-toka txapelketa.
18:00 Bakailao txapelketako sari banaketa.
22:00 Erromeria.

Urdulizko jaietako egitaraua

IRAILAK 15, LARUNBATA

10:00 Kalejira.
11:00 Txu-txu trena eta umeentzako parkea Elortza eskola publikoko patioan.
11:30 Herriko Iratxo Gorria dantza taldearen emanaldia, Elortza eskola publikoko patioan.
12:00 V. Ping-pong Txismista txapelketa 10 urtetik gorakoentzat, Elortza eskola publikoko patioan.
12:30 Asto lasterketa Labetxen, udal pabilioiaren ondoan.
14:30 Herri bazkaria Iparralde kiroldegian.
17:00 Esku partida pilotak profesionalen artean, Iparralde kiroldegian: Ongay eta Larrinaga vs Gorka eta L. Galarza; eta Jaunarena eta Peñagarikano vs Ezkurdi eta Zabaleta.
19:00 II. Futbol 7 txapelketaren finalak Iparralde futbol zelaian.
20:00 Sardina jana trikitixak eta panderoak alaituta, Udaletxeko plazan.
21:00 Kick Boxing lehia-erakusketa Iparralde kiroldegian.
22:30 Mozorro gaua eta kontzertua Elortza auzoko txosnagunean: Mercado Negro, Midnight Riders, Chalwa band & King Konsul eta Soul Stompers.

IRAILAK 16, IGANDEA

11:00 XV. Frontenis bikote eta bakarkako txapelketako finalak, Agirre Lehendakariaren plazako frontoian (euria izatekotan Iparralde kiroldegian jolastuko dira).
12:00 Umeentzako jolasak Azkena tabernaren aurrean.
16:00 Mus txapelketa Azkena tabernan.
17:30 Txapelketa autoen aurkezpena eta erakusketa Urdulizko Iparralde Racing Club taldearen eskutik, Elortza auzoko txosnagunean.
18:00 Areto dantzak Iparralde kiroldegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun