Gaur, Getxoko 26. Habanera Jaialdiaren azken egunean, Muskizko Oihartzuna abesbatza jardungo da Areetako Xake plazan. Ahots mistoen talde hau 11 soprano, 10 kontralto, 9 tenore eta 7 baxu ditu, José Luis Garcíaren zuzendaritzapean. Errepertorio zabala eta anitza dauka, euskal abesbatza musika, habanerak, herrialde ezberdinetako folklorea eta eliz polifonia eta polifonia profanoa gailentzen direlarik. Egun arte, bi disko grabatu kaleratu ditu taldeak: "Muskiz abesten" eta "Nire bizitza abesten". Ohi bezala, saioa 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Halaber, jaialdia dela eta, itsasoko produktuen azoka egongo da. Besteak beste, Xake plazan itsaskiak, bakailaoa eta kontserbak erosi ahal izango dira. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 17:00etatik 22:00etara. Aurreko egunotan, Vuelta Abajo talde asturiarra eta Morralla boskote kataluniarra aritu dira Areetan, Habanerak eta itsas doinuak zabaltzen. Argazkian, Oihartzuna abesbatzaren kideak / © Getxoko Kultur Etxea.