Getxoko Uri eta Torrebarria estratetan zirkulazio mozketak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 16a, 15:58

Getxoko Uri eta Torrebarria estratetan egingo dituzten asfaltatze lanak direla eta, bihartik aurrera eta ostirala heldu arte aldaketa batzuk izango dira bi toki horietan zirkulazioan eragina izango dutenak. Izan ere, bihar eta etzi, astelehenean eta asteartean, Uri estratako bidea itxi egingo dute ibilgailuentzat 08:00etatik 20:00ak arte. Asteazkenean eta ostegunean, berriz, Torrebarria estratako errepidean txandaka emango zaie bidea ibilgailuei eta debekatuta egongo da aparkatzea galtzadan, 08:00etatik 20:00ak arte. Asfaltatze lanak egiten dituzten bitartean inguruko etxeetako garajetarako bidea zabalik izango da. Bestalde, gogoratzekoa da bihar Goienetxe estratako zati bat ere itxita egongo dela. Getxoko Udalak barkamenak eskatu ditu lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian herri-lan batzuen artxiboko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun