Herri borroken gaineko mahai-inguruak itxiko du LZPren aurkako kanpaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 16a, 16:39

Gaur arratsaldeko 7etan emango diote amaiera ostegunean Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako Uribe Kostako asanbladak abiatutako AkanPataTauPada izeneko kanpaldiari. Aurretik, 17:00etan, erakundeek herri borroketan dituzten aldeko eta kontrako eraginak izango dute eztabaidagai garapenkeriaren aurkako neska-mutilek. Gaian sakontzeko hainbat lagun gonbidatu dituzte beren beregi: Saioa Villanueva Sopelako alkatea, Iñaki Antiguedad Amaiurreko Espainiako Kongresuko kide ohia, Mikel Alvarez Mugitu! mugimenduko kidea eta Aitor Aspuru Gatazka eta AHTren aurkako asanbladako kide ohia. Iaz bezala, LZPri aurre egiteko bilgunea izateaz gain, "naturarekiko, nekazaritzarekiko eta orokorrean pertsonenganako errespetua bultzatuko duen mugimendua eraikitzen lagundu dezaketen ideiak eta irrikak elkarbanatzen" aritu dira Getxoko Ibarbengoa "metro geltoki fantasmaren inguruan" jarritako kanpaldian. Argazkian, iaz leku berean egin zuten kanpaldia.

AkanPataTauPada iragartzeko bideoa (© LZPren aurkako asanblada)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun