Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politiko algortarra, Ana Paz haren bikotekide ohia eta Iñaki Goioaga abokatuaren aurkako epaiketa hasi da Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2009an atxilotu zituzten, ustez bi urte lehenago Huelvako espetxetik ihesaldi bat prestatzea egotzita. Garcia Sertutxa presoen kaiolatxotik atera dute deklaratzeko, han ez zuelako ezer entzuten,
Berria.info agerkariak zabaldu duenez. Huelvako espetxetik ihes egiten ez zela saiatu esan du. Urte gutxi gelditzen zaizkiola zigorra betetzeko, eta laster ateratzea espero duela. Hasieran esan zuten Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra zela plana pentsatu eta prestatu zuena —2007an ez zegoen preso— baina Grande Marlaskak auzitik kanpo utzi zuen inkomunikaziotik atera orduko. Hala ere, Arkaitz Valdemoro espetxean daukate, Villenatik (Alacant) bertara eramanda, epaiketan lekuko gisa deklaratzeko. Argazkian, 2009ko ekaineko operazioan Inge Urrutia emakume gaztea atxilotu zuten Algortan eta libre utzi zuten handik egun batzuetara, kargurik gabe