Greba Orokorrari buruzko hitzaldia izango da Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 17a, 21:20

Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta makina bat jendarte mugimenduk datorren irailaren 26rako deitu duten Greba Orokorraren inguruko hitzaldia antolatu dute Algortan. Solasaldia etzidamu, ostegunarekin, izango da Villamonte kaleko kultur etxean, arratsaldeko 6:30etik aurrera. Antolatzailea den Algortako ezker abertzaleak jakinarazi duenez, mintzaldian honako kide hauek izango dira hizlariak: LAB sindikatuko partaide bat, Getxoko Bildu koalizioaren zinegotzi bat eta Lan Zuzenbidean aditu bat. Bertan, besteak beste, Espainiako Gobernuak ezarritako azken lege eta murrizketak zein grebarako dauden arrazoiak aztertuko dituzte. Argazkian, pikete informatibo bat Algortan pasa den martxoaren 29ko greba egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun