Pasa den ikasturtean euskara ikasi zuten 64 hiritarri laguntza eman die Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 17a, 22:37

Leioako Euskararen Udal Erakundeak 13.308,98 euro banatu ditu 2011-2012 ikasturteko euskara ikasi zuten 64 herritarren artean. Aipatu diru-laguntzak euskara sustatzeko programa eta ekimenak izeneko partidatik finantzatu dira. Udalak apirilean zabaldu zuen laguntza eskatzeko aukera eta 81 leioaztarrek egin zuten horren eskaera, baina Euskara Zerbitzuak horietatik 16 lagun baztertu ditu baldintzaren bat betetzen ez dutelakoan. Beste bat agiri baten falta dago. Ikasleak baztertzeko arrazoi nagusia gutxieneko asistentzia bete ez izana da, hamar kasutan gertatu dena. Hasiera batean laguntzak emateko 10.000 euroko partida aurreikusi zuten, "baina eskarien kopuru altua ikusita" partida hori 13.308,98 eurotara igo behar izan zuten. Pertsona bakoitzak 68,75 eta 498,85 euro bitarteko laguntzak jaso ditu. Argazkian, Leioako udal euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle artxiboko irudi batean / © Mastitxu udal euskaltegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun