Edozelan ere, EAJ-EB-k errealitatea bestelako gauza bilakatu nahi izan arren, haiek eginiko inbertsioek EAJ-EB-ren benetako izaera salatzen dute. Alde batetik, kinka larrian zuritutako euskara ikasteko 13.000 eurotako diru-laguntza urria ematea ahalegin ederra egitea pentsatzen duten bitartean, bestetik Pinosolo aferean ustezko iruzurra egitearren susmopean dauden enpresei lau milioi eurotako ordainketa egitea udalari dagokion benetako beharra gisari deritzote. Horretaz gain, eta “xahutzea versus murrizketak” horretaz jabe izan gaitezen, zentzugabekeria hutsa da Eneko Arruebarrena Alkateak leioaztar guztiona den aurrekontuez baliatzea komunikazio pertsonalerako aholkularia izateko 60.000 euro ordaindu izana, eta Leioa osorako (30.000 biztanle) hizkuntza-normalkuntzarako urria eta iraingarria den 13.000 eurotako euskara ikasteko diru-laguntza ematea.
Ez dago zalantzarik Leioako Udaleko gobernu taldeak duen hizkuntza politika makalak ez duela ezer ikusirik kinka larriarekin. Leioako EAJ-EB-ren hizkuntza politika makal hori talde politiko bakoitzaren lehentasun eta balore- eskala batean datza, hots, norberak norantz bideratu nahi du beraren inbertsioa. Jakin badakigu kontu hau aspalditik datorkigula.
Euskararik gabeko Leioa, gorringorik gabeko arrautza!
Leioako Bildu