Etzi amaituko da Haurreskoletan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 17a, 23:49

Uribe Kosta eta Erandioko Haurreskoletan matrikulatzeko epea etzira arte, asteazkena, izango da zabalik gaur arte jaiotako umeak eta urte bat dutenen bitarteko guztientzat. Matrikulak zentroetan bertan egin beharko dira goizeko 7:30etik arratsaldeko 5ak arte. Honakoak dira eskualdean diren zentroak: Algortako Egunsentia (oraindik 31 leku libre ditu) Berango (20), Erandioko Altzaga (1), Astrabudua (11) eta Erandiogoikoa (1), Gorliz (2), Leioako Altzoan (5) eta Artatza (5) Plentzia (10), Sopela (31) eta Urduliz (22). Guztira, 109 plaza libre gelditzen dira oraindik aipatu haur eskoletan. Behin eskaria eginda, urriaren 8an behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte eta horren aurrean erreklamazioa jartzeko aukera izango da hurrengo egunetik 23ra arte. Horiek baloratu eta behin betiko zerrendak plazaratuko dituzte urriaren 29an. Haurren lehen eguna, ordea, azaroaren 2a izango da. Halere, 2012ko irailaren 18tik urriaren 1era jaiotako haurren eskaera 2012ko urriaren 3rarte aurkeztu ahal izango da, haurra jaio ondoren eta behin-behineko eta behin betiko zerrendetan kontuan hartu ahal izateko. Azkenik, 2012ko urriaren 2tik 21era jaiotako haurrek 2012ko urriaren 23rarte eskaera aurkeztu ahal izango dute. Argazkian, Algortako Egunsentia haur eskolako gela bat / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun