Atzo abokatu bat, preso bat eta senide bat; baina gaur hamar gazte hernaniar epaituko dituzte Auzitegi berean, eta ostiralean Lekeitioko beste zazpi, denak ere beren jendaurreko jardun politikoagatik eta prozedura makur beraren menpean: atxiloketa, bakartuta egindako deklarazioa akusazioaren froga nagusi dela, kartzela eta epaiketa, hainbat urteko zigorra jasotzeko arriskuan. Bada garaia epaiketa politikoak bukatzeko, batez ere, inoiz hasi behar izan ez zutelako.
"Gara" egunkariak gaur argitaratutako artikulu editoriala