Alangoko igogailuetan hainbat geldiune izango dira datozen egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 20a, 15:58

Algortako Alango auzoko igogailu publikoen zerbitzuan hainbat etenaldi egingo dituzte bihar, ostirala, astelehenean eta asteartean. Getxoko Udalak zabaldutakoaren arabera geldiketa hori "Rescatamatic izeneko energia sistema lagungarria ipintzeko lanak direla eta" egingo da. Teknologia horrek pertsona erabiltzaileen segurtasuna handituko ei du matxura egoeratan, argindarraren hornidura eteten denean. Sistema berri hori ipintzeko lanak aipatutako hiru egunetan egingo dituzte. Egun bakoitzean igogailu bana geratuko da, 08:30etik 18:30era. Artean, beste biak normaltasun osoz ibiliko dira. Udalak barkamena eskatu du ekipamendu publiko horretan egingo dituzten lanen harira sor daitezkeen eragozpenengatik eta azpimarratu du horien helburua " segurtasuna hobetzea" dela. Algortako beheko eta goiko aldea lotzen dituzten hiru Igogailuak 2011ko maiatzaren 13an zabaldu zituzten. Argazkian, igogailuetako bat / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun