Kale antzerkia izango da bihar campusean, Mugikortasun Astearen barruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 20a, 16:17

Bihar, ostirala, goizeko 10:30etik 12:30era kale antzezlan bat hartuko dute Leioa eta Erandioko campuseko hainbat zentrok. Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, ekimena Mugikortasun Aste Europarrean kokatzen da, "Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: mugi zaitez norabide onean!” leloa duena. Gauzak horrela, ikasleek kotxe elektrikoa gidatu eta autoek eragiten dituzten kutsadura-indizeak ezagutu ahal izango dituzte Kale antzerkiak 20 minutu iraungo du eta campuseko zenbait lekutan errepikatuko da. Aktore talde batek ibilgailu ez kutsatzaileetan errelebo-lasterketa egingo du eta gunetik ibiltzen diren pertsonak gonbidatuko ditu erronka berezi horretan parte hartzeko. Gainera, autoek eragiten dituzten kutsadura-indizeak azalduko dizkie eta, azkenean, ikasleek kotxe elektrikoa gidatzeko aukera izango dute. Antzerkiaren bidez, mugikortasun iraunkorra zer den eta garraioaren arrazoizko erabileraren aldeko apustua zergatik egin behar den jakinaraziko dute. Ekintza horrekin "iraunkortasunaren printzipioak eta garraiobide alternatiboen erabilerak sustatu eta hirietako mugikortasun planei nahiz ingurumeneko kutsaduraren arriskuei buruz informatu eta kontzientziatzea" nahi dutela azaldu du Campuseko Errektoreordetzak. argazkian, campuseko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun