D) Aipatutako bilera 2012. urteko apirilaren 26an gertatu zen, Sopelako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean. Horren ostean, 2012. urteko maiatzaren 7an, Sopelako Udalak beste jakinarazpen bat igorri zion Bizkaiko Foru Aldundiari, hainbat foru errepidetan neurriak har zitzan. BI-634 errepideari dagokionez: "Larrabasterra auzoaren sarreran, honakoak ezartzea: gaineko zeharbide bat, argi- seinaleztapena, abiaduraren adierazleak e.a.".
E) Foru Aldundiaren erantzuna Udalari errepide horren jabetza eskaintzea izan zen. Eskaintza hori aztergai dago egun Sopelako Udalean.
Sopelako Udala, udalerria igarotzen duten foru errepideen arriskuaz ohartarazirik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskura dago erakundeen arteko hartu-emanetik konponbideak bilatzeko eta aipatutako errepideetan pertsonen segurtasuna babesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.