Gonzalezek uko egin dio deklaratzeari, baina inkomunikatuta egon den bi egunetan jasotako tratua "zuzena" izan dela adierazi du. Halere, senitartekoak atxilotzearekin mehatxu egin diotela salatu du.
Era berean, Imanol Gonzalezen atxiloketa politikoa izan dela salatu zuten ezker abertzaleko gazteek, asteartean bertan Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan. Atxiloketa gazteria gelditzeko helburuarekin egindako erasoa izan dela azpimarratu zuten, "heltzear den gazte ekimena indargabetzeko helburua duena". Gazteek jakinarazi dute hilabeteak daramatzatela hausnarketan eta eztabaidan, “herri honetako gazteriari eskaintza politiko bat egiteko”. Gonzalezek ere lan horretan parte hartzen zuela jakinarazi zuten.
Ezker abertzaleko gazteek egindako agerraldiaren bideoa (cc-by-sa Ezkerabertzalea.info)