Ertzaintzak 17 urteko mutiko bat atxilotu zuen asteartean Getxo udalerrian, 84 urteko atso bati indarrez tira eginda urrezko katea lapurtzen saiatu zelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, lapurreta pasa den uztailaren 9ko arratsaldean izan zen. Egun hartan, bi gazte Neguriko metro geltokiaren inguruetan zebilen emakume adindu batengana hurbildu eta lepoan zeraman urrezko katea kendu zioten tiraka. Horren ondorioz, biktima lurrera erori eta lesio arinak pairatu zituen aurpegian eta hanka batean. Ertzaintzak, hainbat ikerketa egin ondoren, lapurretako bat identifikatu ei zuen, ustez herenegun Getxo udalerrian atxilotutako mutikoa. Bertsio ofizialaren arabera, gazteek biktima jazarri zuten Algortatik eta bere atzean egin zuten bidaia metroan Neguriraino, lapurtu zuten tokian. Bestalde, atxilotutakoak uztailean Sopelan bi motxila ebatsi zituenetz ikertzen dabil Ertzaintza.