"Leioa auzo hiria” lelopean aurten udalerriko auzoak eta hiritarrak konektatzeko ideiak bilatuko dituzte. Urtero bezala, ibilbidean auzo berriak sartzen saiatu dira eta horrela, Ikea Menditik eta Ibaiondotik igaroko dira, besteak beste. Ibilbidearen bukaera, berriz, Euskal Etxeen plazan izango da. Bertan Leioako Merkatarien Elkarteko dendetan erosteko hainbat txartel zozketatuko dira. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da ibilbideko pase guztiak jaso izana eta horien trukean postontzi batean sartu beharko den txartela eskuratzea.
Sare sozialeei leku eginez, aurten #leioaoin etiketa erabili dute mezu eta argazkiak Twitterren partekatzeko. Irteeran “Nik konektatuko zaitut” izeneko stand bat izango da telefonoan internet daukatenek euren Twitterra beste pertsonen eskura jarri ahal izateko modua eskainiz.