Euskal Herrian, 2012ko irailean. Abertzale Sur-ek, abuztuaren 19an egindako batzarrean onartutakoaren ondoren, bere ekintzak behin betiko bertan-behera uztea erabaki duela helarazi nahi die ingurukoei, laguntzaileei eta komunikabideei. Erabaki gogorra izan den arren, gaur egungo egoera eta etorkizuna hausnartutakoan, proposamenak gehiengo zabal baten onarpena jaso zuen. Talde honen partaideek, orain arte egin izan duten moduan, bai San Mamesera eta bai gainontzeko zelaietara joaten jarraituko dute. Hau da, azken 30 urteetan gertatu izan den bezala, baina oraingoan Abertzale Sur taldea ordezkatu gabe. Momentu honetatik aurrera era pertsonalean joango dira. Bukatzeko, proiektu honen partaide izan diren guztiei eskerrak emanaz agurtzen gara eta, Athletic Euskal Herrian eta mundu guztian zehar harrotasunez zabaltzera dei egiten dugu. Besterik gabe, jo ta ke irabazi arte! Gora Euskal Herria askatuta! Athletic, beti zurekin! Argazkian, hainbat gazte Athletic animatzen artxiboko irudi batean.