Larunbat gauean, hilak 22, milaka gazte batu ziren jai-eremuan, hondartzan eta Churruca moilan, Areetan, giza sareen bitartez “kaleko edana” egiteko deialdiari erantzunez. Elkartze horretara batu ziren 14 eta 21 urte arteko gazte kopurua, berriz, iaz izandakoaren antzekoa da. Hala eta guztiz ere, ez zen segurtasun arazo handirik gertatu, tokiko agintarien arabera. Ostiral gauean ez zen istilurik izan eta ez zen jendetzarik izan.
"Nabarmentzekoa da edari alkoholikoen kopuru garrantzitsua atzeman dutela, hain zuzen ere, udaltzainak –udaltzainen %100 jai-eremua zaintzen aritu da jaietan- hondartzan bertan eta Churrucako moilako lorategietan sartu direla une jakin batzuetan, adingabekoei 1.280 litro alkohol atzemanez", aipatu dutenez. Gazte gehienak Bilbotik, Santurtzitik, Portugaletetik eta Uribe Kostako zenbait udalerritik Areetara etorritakoak ziren, batez ere, Bizkaiko Zubia eta metroa hartuta. Azken horretako irteera-sarreratan 650 litro alkohol atzeman zituzten. Hain handia zenez atzemandako alkohol kopurua, poliziak estolda-zuloetatik bota behar izan zuen atzemandakoa adingabekoak aurrean zirela.
Bestelakoak
Beste jarduera batzuei dagokienez, Udaltzaingoak 2 salaketa bideratu ditu droga edukitzea eta beste bat aldean ganibeta eramatea agotzita; 2 lagun salatu zituzten administrazioaren aurrean baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik gidatzen ari zirela leporatuta eta 5 salaketa ipini dituzte kalean txiza egitea egotzita. Zenbait lagun ere identifikatu dituzte ustez autoetan eta metroko konboi batean kalteak nahita egiteagatik. Hiru liskar desegin zituzten eta horietan zauri arinak izan zituzten bertan parte hartu zuten pertsonetako batzuk.
DYAk, bere aldetik, hiru gazte artatu zituen edanda zeudela. Azken datu bat, Mesedeetako jaietako balantzeak utzitakoa: kale garbiketaren udal zerbitzuaz arduratzen den enpresako langileek 5 tona zabor batu zituzten larunbat goizean eta atzo igande goizean.