Gazte bat atxilotu dute Algortan bere amarengandik urruntzeko agindua urratzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 24a, 19:43

Getxoko Udaltzaingoak gaur goizean I.R.Z. inizialdun Getxoko 21 urteko gaztea atxilotu du, Bilboko epaitegi batek bere amarengandik urrun egoteko emandako agindua haustea egotzita. Udal iturrien arabera, 11:00ak aldera, Algortatik zebiltzan agenteek dei bat jaso dute, aipatutako gaztea bere amaren etxeko atezain automatikoa jotzen egon dela ohartarazteko. Poliziak bazekienez amarengana, bere lan tokira edo bera ibiltzen den tokietara, 250 metroko distantziara baino gutxiagora hurbiltzea debekatzen duen agindua dagoela, atxilotu egin du gaztea. Gaur goizean epailearen esku geratu da. Udaltzaingoak duela bi aste ere gazte hori atxilotu zuen, antzeko gertaerarengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun