Irailaren 21a eta 23a artean 70 marihuana landare konfiskatu ditu Ertzaintzak, Urduliz eta Plentziako hiru sailetan, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Lursailetako jabeei osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diete. Ertzaintzak emandako bertsioaren arabera, norbanako baten abisua jaso zuten ostiralean, Plentziako Isuskitza auzoko lursail partikular batean marihuana plantazioa zegoela esanez. Baserriko negutegi alboan 11 landare aurkitu ei zituzten, jabeak sartzeko baimena eman ostean. Larunbatean, berriz, 20 marihuana landare topatu zituen "herri segurtasun lanetan zebilen" patruila batek Dobaran auzoko negutegi batean. Azkenik, igandean, 39 landare harrapatu zituzten Urdulizko Elortza auzoko baserri baten atzealdean, "herri segurtasun lanetan zebilen" patruila bat marihuana usainaz ohartarazita, Herrizaingo Sailaren arabera. Argazkian, Espainiako Poliziak marihuana mila landare baino gehiago atzeman zituen azaroaren 29an Erandioko familia bakarreko etxebizitza batean / © Espainiako Polizia.