Atzerritartasun legeari buruzko iraileko informazio saioa atzeratu egin dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 24a, 20:46

Getxoko Udalak hilabetearen azken asteazkenetan antolatuta, eta irailaren 26rako aurreikusita zegoen atzerritartasun legeari buruzko saioa urriaren 3ra arte atzeratu egin du. Biztanle guztiei zuzendutako solasaldia hilabetero egiten da, eta oraingoa, ohi bezala, Algortako Villamonteko kultur etxean izango da, 19:00etatik 21:00etara. Bertan aditu batek argituko ditu zalantzak, besteak beste, egoitza-baimenei, lan-baimenei, berri elkartzeari eta nazionalizazioari buruzkoak. Informazio gehiago 944 660 150 telefono zenbakian eska daiteke. Argazkian, Getxo udalerrira heldutako hainbat etorkin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun