Mendeko pertsonak zaintzen dituzten herritarrentzako ikastaro berriak izango dira Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 24a, 21:00

Bihar, asteartean, irailak 25, zabalduko da mendeko pertsonak zaintzen dituzten herritarrei zuzendutako ikastaro berrietarako izena emateko epea. Getxoko Udalak antolatuta, urteko azken hiruhilekoan izango dira. Antsietatea bideratzeko taldeko laguntza psikologikoaren tailerraren iraupena 14 ordukoa izango da eta Gizarte Zerbitzuek Algortako Urgull kalean duten egoitzan izango da, urriaren 15etik azaroaren 26ra arteko astelehenetan, 16:30etik 18:30era. Bestalde, 12 orduko iraupena edukiko duen erlaxazio tailerra Gobelaurre Boluntariotza Zentroan egingo da, astearteetan, urriaren 16tik azaroaren 27ra, 11:00etatik 12:30era bitartean. Azkenik, mendeko pertsonen mobilizazio eta transferentzien tailerra, 12 ordukoa ere, Lagunduz enpresan izango da, Itzubaltzeta / Romon, urriaren 24tik azaroaren 28ra arteko asteazkenetan, 10:30etik 12:30era. Izen-emateak udalerriko HABetan egin beharko dira, urriaren 9a baino lehen. Argazkian, Elena Coria zinegotzia eta Imanol Landa alkatea Getxoko Urduña kaleko 16 zenbakian zabaldutako Gizarte Zerbitzuen bulegoa aurkezten, 2010eko otsailaren 22an / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun