Mankomunitateko greba batzordeek Sopelan egingo dute arratsaldeko manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 25a, 13:01

Goizeko pikete informatibo eta kotxe karabanez gain, arratsaldean ere izango dira mobilizazioak Uribe Kosta eta Erandion. Besteak beste, Sopelan goizeko 10etan bilkura egingo dute Udaletxeko plazan, herritik informazioa banatzeko. Arratsaldez, greba batzordeek deituta, manifestazioa egingo dute 18:30ean eta Larrabasterratik abiatuko da Udaletxeko plazan amaitzeko. Manifestazio hori baino lehenago Barrikaldeko herrietako herritarrak Gorlizen elkartuko dira kotxe karabana erraldoi bat osatzeko eta Gorlizetik Berangoraino, herri guztiak zeharkatuko dituzte. Kotxe karabana Larrabasterran amaituko da greba batzordeek deitu dute manifestazioan parte hartzeko. Argazkian, pikete informatiboa eta ertzainak Sopelan, aurreko greba batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun