Besteak beste,
Eztabaida Guneak eta
Bizarra Lepoan euskara elkarteko langileek bat egin dute biharko greba orokorrarekin. Azken horiek adierazi dutenez, "Madriletik inposatu nahi dituzten neurriak gure eskubide sozial eta laboralen lapurreta berri bat dira: prestazioak murrizten dira eta langabeziako laguntzak kendu nahi dituzte, BEZa igotzen dute, menpekotasuna duten pertsonak bertan behera utzi… Pobreziara kondenatzen gaituzte guztiok, baina batez ere laguntza gehien behar duten kolektiboak: gazteak, emakumeak, pentsiodunak, etorkinak, desgaitasuna duten pertsonak eta guraso bakarreko familiak. Eta guzti hau boteretsuenek dirua pilatzen jarraitzen duten bitartean, dibidenduak banatzen, zerga-ordainketari ihes egiten eta eurek sortu duten zor publikoarekin espekulatzen. Bada ordua ekonomia pertsonen zerbitzura eta ez merkatuen zerbitzura jartzeko". Algortako Greba Batzordeak hainbat mobilizazio deitu ditu biharko: goizeko 8:30ean, herri gosaria Telletxen; 9:00etan pikete informatiboa; bizikleta martxa (10:30) eta kotxa karabana (11:00) Telletxetik Bilbora; eta azkenik, 17:30ean kontzentra zaratatsua Telletxetik eta 18:00etan manifestazioa bertatik. Argazkian, pikete informatiboa Algortan martxoaren 29ko greba egunean.