Erietxe eta osasun etxeei dagokienez, jai egunetan egon ohi diren langile kopurua. Larrialdietako zerbitzuetan eta etengabeko arreta guneetan, berriz, zerbitzu guztiak eman beharko dituzte. Ospitale geriatrikoetan eta mendetasunen bat duten pertsonak artatzeko zentroetan, jai egunetako behargin kopuru berdina egon beharko da gutxienez. Eguneko zentroetan, berriz, lan egunetako beharginen erdiek jardungo dute lanean. Bazkalorduan, %10 haziko da gutxieneko zerbitzua.
Larrialdietako zerbitzuek (SOS Deiak, suhiltzaileak eta abar) jai egunetan bezala aritu beharko dute lanean. Azkenik, udal hilerrietan, lur emateko eta errausteko beharrezkoak diren pertsonak, soilik egunean bertan hobiratzea eta erraustea beste aukerarik ez dagoen kasuetan.