Aimar del Pozo ume sopeloztarraren aldeko pilota jaialdia izango da igandean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 25a, 18:49

Bilboko Bizkaia frontoian ospatuko da igande honetan, irailak 30, Aimar del Pozo ume sopeloztarraren aldeko elkartasun pilota jaialdia. Sopelako Kurene Pilota Elkarteak antolatuta, jaialdia 17:00etan hasiko da, eta ETBk zuzenean eskainiko du. Izan ere, jaialdiak partida bi izango ditu, izen handiko pilotariekin: Apezetxea - Peñagarikano / Elezkano II – Iza eta Irujo - Pascual / Berasaluze VIII – Begino. Aimar del Pozok 10 urte besterik ez ditu. Garuneko paralisia du eta hazten doan bitartean hainbat ebakuntza egin behar dizkiote. Ebakuntza bakoitzak 12.000 eurotik gorako kostua du. Jaialdiaren helburua Bilboko frontoia jendez lepo egotea da. Pilotalekuak 3.000 ikusleentzako lekua du, eta lortutako dirua Aimar del Pozok jaso beharko dituen ebakuntzak ordaintzen laguntzeko erabiliko da.

Sarrerak honako lekuetan erosteko aukera egongo da:

- Cafe Denver (Sabino Arana, 4 Sopela)
- Frontoi Taberna (Sabino Arana, 1 Sopela)
- Behekosoloa Taberna (Lauro Ikastola)
- Kantxa Kirol Moda (Torrene, 4 Algorta-Getxo)
- Sollube Taberna (Elordugoitia, 3 Mungia)
- Bilbao Centro Elkartea (Part. de Indautxu, 1 Bilbo)
- Arnaga (Colon de Larreategi, 8 Bilbo)
- Forum Sport Artea (Leioa)
- Forum Sport Bilbondo (Basauri)
- Forum Sport Casco Viejo (Correo,15 Bilbo)
- Forum Sport Bilbo (Plaza Campuzano,4 Bilbo)

Eta sarreren prezioa honakoa izango da:

- Kantxa: 25 euro.
- Kantxako 1. pisua eta erreboteko kantxa: 20 euro.
- Kantxako eta erreboteko 2. pisua: 15 euro.
- Kantxako eta erreboteko 3. pisua: 10 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun