Erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du Itzubaltzetako Nagusien Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 25a, 19:07

Itzubaltzeta / Romoko Ibar Nagusien Etxeak erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du, Getxo udalerriko 60 urtetik gorako pertsona interesatuentzat. Urrian hasiko den ikastaroak 10 orduko iraupena edukiko du, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Interesatuek izen-ematea Nagusien Etxean bertan egin dezakete, Romoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakian. Informazio gehiago 944 660 150 telefono zenbakian eska daiteke. Ikastaroa doakoa izango da eta gehienez 12 lagunek hartu ahal izango dute parte. Argazkia: cc-by jmendicute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun