Uribe Kostatik bizikletaz ere joango dira Bilboko manifestaziora

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 25a, 19:29

Biharko greba egunean manifestazioak izango dira eguerdi partean lau hiriburuetan. Gasteiz, Bilbo eta Donostian eguerdiko 12:30ean abiatuko dira ohiko lekuetatik eta Iruñean, ordu erdi lehenago. Bestalde, aurreko greba egunetan bezala, manifestariak zutabetan iritsiko dira erdigunera. Besteak beste, Bilbora iristeko, aurrekoetan bezala, bizikleta martxa ere antolatu dute Uribe Kosta eskualdetik. Horrenbestez, Sopelan 10:00etan jarri dute hitzordua udaletxean, Algortan 10:30ean Telletxen eta Itzubaltzeta / Romon 11:00etan Santa Eugenia plazan. Erandiotik, berriz, 11:30ean abiatuko dira Bilbora bidean. Hala ere, aurretik pikete informatiboak (08:00) izango dira eta arratsaldez manifestazioa (18:30).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun