Plentzia eta Gorlizen txikia izaten ari da grebaren jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 26a, 14:15

Plentzia eta Gorlizko grebalariek %30ean jarri dute gaurko lanuzte egunaren jarraipena aipatu bi udalerrietan. Adierazi dutenez, taberna eta denda gehienak zabalik zeuden. Adibide bat jartzearren, Plentziako Charter supermerkatua itxita zegoen; Gorlizkoa, baina, zabalik. Bertoko Eroski handia bezala. Hala ere, gaurko mobilizazioek alde positiboa badaukatela nabarmendu dute, azaldu dutenez, 30-40 gazte inguru aritu baitira goiz-goizetik eta kotxe-karabana "izugarria" izan delako. Bestalde, Gorlizko Kautela aldapan barrikada izan da. Ertzaintza ere gerturatu da. Errepidearen errail bat moztuta egon da garbitzen zuten bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun