Berangoko erdigunea itxita egon da erabat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 26a, 14:50

Goizeko 6:15ean batu dira Berangoko greba batzordeko kideak, lehendabizi Alconza enpresa ingurura abiatzeko. Bertan, aurreko greba orokorrean baino langile gehiago sumatu dituztela adierazi dute. Herri erdigunea, aldiz, "erabat itxita" zegoela aipatu dute, goizeko 11etan Bilboko manifestaziora abiatu aurretik. Adibide bezala, batzokia, postetxea, tabernak... zarratuta zeudela esan dute greba batzordekoek; baita Berangoko Eroski supermerkatua ere. Hartara, grebaren jarraipenarekin "poz-pozik" agertu dira. Argazkian, Algortan bezala Berangon ere ibili da Ertzaintza "zaintza lanetan".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun