Eskualdeko zahar egoitzetan erabatekoa izan da sindikatuek eta eragile sozialek deitutako grebari erakutsitako atxikimendua. Deiane Arrieta Ipar Uribeko ELAren arduradunaren esanetan, Erandioko Sanitas eta Getxoko Udaleko egoitzetan Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxiengo zerbitzuak baino ez dituzte eskaini bertako langileek. Bitartean, aipatu zerbitzuak ez baina beste batzuk bertan behera utzi ditu gaur EAEko Auzitegi Gorenak, ELA, LAB eta EILASek jarritako helegiteari kasu eginez. Kautelazko neurri gisa, Jaurlaritzak geriatria larrialdietan, adingabekoen egoitzetan, etxebizitza komunitarioetan eta gasolindegietan finkatutako zerbitzuak eten egin dituzte epaileek. Beste kasu guztietan, Gobernuak ezarritako neurriak mantendu dituzte, dekretuaren azterketa osoa egin arte. Argazkian, agure bat Leioako Pinueta auzoan "Mariano, jarrai, bietan Rajoy" dioen pintaketaren aurretik igarotzen.