Campusean %90k egin du greba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 26a, 18:12

Mariano Rajoyren Gobernuak ezarritako murrizketek haginkada handia eman diete ikerkuntza eta hezkuntza arloetako aurrekontuei. Horrela ulertu dute, gutxienez, EHUk Leioa eta Erandion duen campuseko irakasle eta behargin ia guztiek. Izan ere, horien %90k gaur deitutako Greba Orokorrarekin egin du bat, ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE, CGT eta CNT-k jakinarazi dutenez. Ikasleak ez dira atzean gelditu eta nekez ikusi dira campusean. Horrezaz gain, hezkuntza zentro publikoetan grebaren jarraipena %75ekoa izan da eta Haurreskolen kasuan, berriz, %85ekoa. Gainera, ikastola kontzertatu gehienek ateak itxi dituzte gaur. Eskola pribatuetan, ordea, gora behera handiak izan dira, baina grebak eragina izan du hainbat zentrotan. Argazkian, campuseko ate nagusian izan diren piketeek ez dute lan handirik izan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun