Ehunaka lagun kalera atera dira arratsaldean eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 27a, 01:33

Espainiako Gobernuak azken boladan indarrean jarritako murrizketa sozialen aurka eta gaurko grebaren alde 1.400 bat lagun kaleratu dira arratsaldean Uribe Kostan eta Erandion. Manifestazio jendetsuena Sopelakoa izan da, bertan Mankomunitateko 300 herritar baino gehiago batu dela. Hor izan dira, besteak beste, erabat itxi duten RMIG edo Permesa enpresako beharginak, 54 familiei jaten ematen dieten lanpostuak defendatzen. Algortan, antzeko emakume eta gizonen kopurua batu da, beste 300 bat. Itzubaltzeta / Romori dagokionez, 280 bat izan dira bertako greba batzordeari jarrai diotenak. Manifestazioaren ostean, klase borrokan lan egiten jarraitzera animatu eta greba batzordearen hurrengo bilerara deitu dituzte. Asteartero biltzen dira Itzubaltzeta / Romoko kultur etxzean, 20:00etan. EITBko gaurko albistegiaren "manipulazioa" eta Imanol Gonzalez Karrantzako gazte presoa gogoratu dituzte. Leioan, ordea, 250 bat pertsona atera da kalera, LABen arabera. Azkenik, Erandion 230 izan dira bildutakoak, bertako gazte asanbladak jakinarazi duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun