Algortako EAJk ETAren aldeko pintadak egitea gaitzetsi du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 28a, 17:05

Algortako Euzko Alderdi Jeltzaleak atzo Getxo udalerriko herri horretako Telletxe plaza inguruan "burua estalita zeukaten gazte batzuek" egin dituzten "ETAren aldeko pintadak" eraso faxistatzat jo ditu sare sozialetan. Algortako jeltzaleek azpimarratu dutenez, ekimen horiek "beti egon dira eta beti egongo dira tokiz kanpo". Hori dela eta, bake nahia plazaratu dute. Atzo, 37 urte bete ziren Francoren diktadurak betearazi zituen azken heriotza-zigorrak gauzatu eta Juan Paredes Manot eta Angel Otaegi ETA politiko-militarreko kideak eta FRAPeko Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon García Sanz eta Humberto Baena fusilatu zituztenetik. Data honetan, ezker abertzaleko eta ezker antikapitalistako hainbat taldek hilda dauden militanteak oroitzen ohi dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun