Bide horretan, "askatasun ametsaren bidean den-dena, bizitza ere eman" zutenen "bizitza eta lekukotza gure historiaren alde zatiezina da", argitu dutenez. Gainera, aldarrikatu dituzte "errepresioaren eta ukazioaren kolpeei duintasunez aurre egin zieten" militante guztiak: "gureak dira eta gure egiten dugu beren konpromisoa". "Dena eman zuten guztien itzala eta haiei esker izango dugun askatasuna beti burua tente ibiltzeko herri ikurra eta herri ikurra eta herri ondare" direla gaineratuta.
Horiek esanda, Euskal Herrian abiatutako prozesuan, "oraindik konpontzear dagoen gatazkari bidezko konponbidea emateko erabateko konpromisoa" dutela adierazi dute, akordio politiko eta demokratikoa ahalbidetuko duen konponbidea lortzeko lana egingo dutela aginduz, "hori baita berme bakarra jasandako bidegabekeriak eta mina errepika ez daitezen".