Zabaldutako mezua horrela amaitu zuten: "Sopelan hiru lagun galdu ditugu. Haiekiko sentitzen dugun errespetua adierazi nahi dugu. Irailaren 27 honetan gure hildako lagunak gogoratu nahi ditugu. Haien bizitza herri honen historiaren zati ezkuta ezina baita. Ez ditugu inoiz ahaztuko".
David Alvarez Lemoizko zentral nuklearraren aurka ETAk egindako ekintza batean zauritu zuten eta Basurtuko ospitalean hil zen. Bere senideek "Guardia Zibilaren eskutik jaso zuen jazarpenagatik" hil zela salatu zuten. Mario Alvarez, Daviden anaia, komandoko kideekin zegoela istripua eduki zuen: granada batek eztanda egiterakoan eragin zizkion zauriak oso larriak izan ziren eta bertan hil zen. Iñaki Aurrekoetxe "Sope" erbesteratu egin zen eta Ipar Euskal Herrian gaixorik jarri zen. Gaixotasun horren ondorioz hil zen.