Eskumaldeko hainbat laguni ustez iruzur egin zien finken administratzaile getxoztarra asteazkenean atera zen espetxetik, bere senide barek 3.000 euroko fidantza ordaindu ostean.
"El Correo Español" egunkariak zehaztu duenez, abokatuak berme errekurritu zuen, finka administratzaileak "dirurik ez zeukalako hori ordaintzeko" eta epaileak 3.000 eurora jaistea erabaki zuen. Ertzaintzak abuztuaren 6an atxilotu zuen Donostian ustezko iruzurgilea. Ekainaren 29tik zegoen desagertuta. Uztailetik leku ezezagunen batean egon zen, poliziaren arabera. Hile horretan, gutxienez dozena erdi auzo elkartek atxilotuaren aurkako salaketak aurkeztu zituzten, iruzur egitea egotzita. Salaketa horien arabera, finken administratzaileak obrak egitera bideratutako dirua lapurtu zien Uribe-Kostako hainbat auzotarrei. Halaber, bere emazteak ere salaketa aurkeztu zuen, etxea bidegabe uztea leporatuta. Argazkia: cc-by
Images_of_Money.