Igandera arte luzatuko dira Txopoetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 28a, 19:55

Gaur arratsaldean abiatuko dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak. Urtero legez, Txopoeta izango da Leioako auzo jaien denboraldia zarratuko duena. Txapligua arratsaldeko 6etan botako dute, ondoren hainbat jarduera izango direla, tartean txorizo jana, haurrentzako tailerrak, umeentzako play-back-a eta erromeria Galker taldearekin. Aurretik Bakezok emango du kontzertua. Bihar ere giroa izango da Txopetan, gutxienez ariketa eta kirola gustuko dutenentzat. Umeentzako jolasak, ginkana, poker txapelketaren finala, aizkolariak eta mozorro txapelketa izango dira eguneko menua. Postrea, baina, gauean jarriko du Lisker taldeak. Sabelak betetzeko, berriz, indabak denontzat. Alabaina, egun gastronomikoa igandea izango da, herri luncha, tortilla txapelketa eta txokolada direla medio. Horretaz gain, meza, udal musika taldea eta euskal dantzak izango dira, jai bukaerako traka entzun baino lehen. Dena den, asteazkenean ere izango dira umeentzako ekimenak. Argazkian, umeentzako jarduerak ez dira faltako.

Txopoetako jaien egitaraua

Irailak 28, ostirala

18:00 Txupinazoa eta Iñakiren pregoia
18:00 Txorizo dastatze herrikoia
18:30 Txikientzako tailerrak
19:00 II. poker txapelketa (sailkatzeko txanda)
21:30 Umeentzako play-backa
22:30 Barrez lehertzera bakarrizketekin
23:30 Diru-zorroa eta ahotsa prest… BINGO!!!!
00:00 Baketazo taldearen kontzertua
02:00 Disko dantzaldia Galker taldearekin
05:00 Denok ohera, asteburu osoa dugula aurretik

Irailak 29, larunbata

11:00 Txupinazoa. Denok ohetik gora!
11:30 Umeentzako jolasak
13:00 Gimkana ikuztegian.
14:30 Indabak denontzat (erosi txartela aurretik, ez dago lekurik denontzat)
17:30 Aizkolariak
18:30 Adi! Ipuin kontalaria dator
20:00 Poker txapelketaren final handia
21:30 Umeentzako mozorro lehiaketa. Animatu eta mozorrotu!
23:30 Dantzaldia Lisker taldearekin
05:00 Indarrak gorde, azken txanpa geratzen da

Irailak 30, igandea

11:00 Txupinazoa esnatzeko
11:00 Txikientzako puzgarriak eta pailazoak
12:00 Mikel Deuna omentzeko meza
13:00 Leioako Musika Bandaren kontzertua
13:30 Herri mokadua txosnan
16:30 Mus txapelketa handia
17:00 Lehiaketan parte hartzeko tortillak entregatzeko momentua
18:30 Dantza alardea
20:00 Bingo berezia!
20:30 Herri txokolatada eta argazki lehiaketaren sari banaketa
22:00 Jai amaierako petardo-sorta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun