Getxoko Bildu: "Atzo Itzubaltzetan izandako erasoaren aurrean"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 28a, 20:04

Irailaren 27an ospatzen den Gudari Eguna dela eta Itzubaltzeta / Romoko kaleetan jarritako oroigarriak, haien artean frankismoaren biktimak izandako "Txiki" eta Otaegirenak, apurtzen ari zen gizon baten portaera itsusitu zuen emakume batek eraso bortitza jaso zuen erantzun moduan. Izan ere, kuter bat eskuan zeukala heriotza-mehatxuak egin zituen erasotzaileak Itzubaltzetako auzotar horri. Emakumea laguntzera hurbildu zirenen aurka irainak bota zituen, “terroristak” eta “etarrak” zirela oihukatzeaz batera. Dirudienez, ez da lehenengo aldia aipatutako gizonak Ezker Abertzale inguruko pertsonak edo ondareak erasotzen dituena. Getxoko Bildutik ez dugu uste halako erasoak isolaturiko gertaerak direnik. Horregatik, udal ordezkari guztiei dei egiten diegu indarkeria egoera hau gainditzearen alde elkarrekin lan egitera, konponbide demokratiko eta negoziatuaren bidez. Era berean, Udalak eta horretan ordezkaritza duten talde politikoak erasotua izan den emakumearekiko elkartasuna publikoki adieraz dezaten eskatzen dugu. Beste behin ere, Getxoko Bildutik Gernikako Akordioaren esparruaren barruan gatazka politikoa gainditzeko lan egiteko konpromiso sendoa berresten dugu. Argazkian, atzo Itzubaltzeta / Romon jarritako dolu-ikurrinaren bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun