Urriaren 5ean hasiko da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako kanpaina. Gauzak horrela,
EH Bildu koalizioa osatzen duten indar politikoek hori prestatzeko asanblada deitu dute astelehenerako, hilak 1, Berangon. Hitzordua 19:30ean jarri dute alkartetxean. "Erronka potoloa dugu aurrez aurre! Aurrekoetan bezala, adin eta auzo ezberdinetako talde koloretsua osatuko dugu Berangon auzokide guztion artean kanpaina burutzeko. Konpromisoa dugulako, sistema eraldatzea posible dela sinisten dugulako, eta lan egiteko prest gaudelako!", adierazi dute independentistek. Algortan ere astelehenerako deitu dute asanblada irekia, 19:15ean, Villamonteko kultur etxean. Bertan, hauteskunde kanpainaren harira herrian egingo diren ekimenak adostuko dituzte. "Ekimen guzti hauek aurrera eramateko bolondresak behar dira, beraz kanpainan zeozertan laguntzeko prest zaudeten guztioi asanblada etortzera gonbidatzen zaituztegu. Denon laguntza ezinbestekoa da", gaineratu dutenez. Argazkian, Laura Mintegi algortarra, EH Bildu koalizioko lehendakarigaia / cc-by-sa Euskal Herria Bildu.