Algortako 40 enpresa eta dendak Gau Zuria ospatuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ira. 28a, 22:18

Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak antolatuta, gaur gauean, 20:00etatik 24:00etara, Karibe aldeko zaporea utziko duten jarduerak burutuko dituzte Basagoiti etorbideko 40 bat enpresa eta dendak. Tarte horretan dendak zabalik izango dira. Besteak beste, Gau Zuriaren bigarren edizioan, erakusleihoen eta denden dekorazio berezia, diziplinarteko arte erakustaldiak, performance, makillaje eta orrazketa tailerrak, arte martzialen erakustaldiak, musika eta dantza kalejirak, kapoeira, Karibeko dantzak, Kubako musika, Photocall eta zenbait zozketa izango dira Basagoitiko oinezko eremuan. Argazkian, Maite Ibarbengoetxea Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteko presidentea, Bizkaiko Merkataritza Ganberaren saria jasotzen, 2010ean / © GEM.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun