Auzokideen oharra
Itzubaltzeta / Romoko herria Santa Eugenia plaza berreskuratzeko bidean
2012ko irailaren 29ko goizean, Itzubaltzeta / Romoko herriak Santa Eugenia plaza berreskuratzea erabaki du.
Bi urte inguru pasa dira Udalak Santa Eugenia kultur etxea eraitsi zuenetik. Kultur etxe hori zahartuta zegoen eta hobetu zitekeen, baina zerbitzu handi eta garrantzitsua eskeintzen zien herrian dauden eragile kultural eta sozial anitzei. Eraispen hau gertatu zenean, Udalak agindu egin zuen kultur etxe berria egingo zuela berehala. Proiektu horren neurrigabekeriak ukatze erreakzio ugari eragin zituen auzokideen gehiengo batengan.
Denbora hau guztia pasa eta gero, Udalak proiektua "birpentsatzea" erabaki du, "igarotzen dugun egoera ekonomiko konplikatu hau" dela eta. Bitartean, kultur etxeak betetzen zuen espazioak eta plazako hurrengo 20 metroek "bahituta" jarraitzen dute epe mugagabean, eta Itzubaltzeta / Romoko herriak gabezi handia jasaten du kultur azpiegiturei dagokionez.
Hau guztia dela medio, auzokide talde handi eta anitz batek, behin-behinekoa izan behar zuen horma botatzea erabaki dugu, espazio hori guztia herriaren beharretara egokitzeko, guztion gozamenerako berreskuratuz. Horrela, Udalari ikusiarazi nahi diogu beharrezkoa dela benetako parte-hartze prozesua irekitzea, non auzokideok etorkizunean edukiko ditugun azpiegituren inguruan eztabaidatzeko eta erabakitzeko eskubidea izango dugun.
Laster, etorkizuneko kultur etxearen inguruan aritzeko asanblada irekiak deituko dira. Ahalik eta auzokide gehien etortzea espero dugu. Hainbat eta gehiago izanda, indar handiagoa edukiko dugu instituzio "gor" hauen aurrean.
Bitartean, plaza berreskuratzeko herri lanetan jarraituko dugu, ahalik eta hoberen atontzen eta herritarren gozamenerako espazio berriak sortzen.
Animatu eta parte hartu!
Murruaren eraispena bideoz (© Itzubaltzeta / Romoko Herria)
Ekimena argazkitan