Ismene Sanchez Mendezek egin du Bizkaiko Fauna Basatia Sendatzeko Zentroko fauna exotikoaren erregistroei buruzko azterlana, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Unibertsitate Masterraren barruan. Ikerketan, beste datu batzuk ondorioztatzen dira: hegaztiak dira fauna-talde nagusia (kanarioak, ahateak eta usapalak), eta narrasti asko daude (Floridako dortoka ugari). Ugaztunen artean, hudoak eta bisoi amerikarrak dira nagusi.
Urte osoan hartzen dira animaliak Bizkaiko Fauna Basatia Sendatzeko Zentroan; baina, batez ere, udaberrian eta udan, ziurrenik oporraldietan maskota asko abandonatzen direlako. Gehienetan, Base Gorriko langileek eramaten dituzte animaliak zentroa; baina, beste batzuetan partikularrek eramaten dituzte, normalean animaliak utzi nahi dituztelako. Animalia gehienak zentroan geratzen dira irtenbide bat aurkitu arte. Batzuetan, partikularren esku uzten dira; beste batzuetan, berriz, animaliak sendatzeko beste zentro batzuetara, hezkuntza-zentroetara edo zoologikoetara eramaten dira.