Leioako Parke honen kasuan helburu bikoitzekoa da: alde batetik, bikaintasun eta berrikuntzaren gunea sortzea unibertsitate eta enpresen arteko harremana estutzeko, eta bestetik, teknologi eta enplegu gaituen enpresa berriak sortzea. Martxan hasten denean 2.500 enplegu inguru sortuko dira, udal leioaztarraren arabera. Jadanik hainbat azpiegitura hasi dira eraikitzen. Egoitza-eraikina, enpresen inkubagailua, Ikerketa Emaitzen Transferentzia Bulegoa eta Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuak hartuko dituena.
Biofisika Unitatea ere martxan dago, Europa mailan eta zientzia arloan erreferente bihurtuko den ekipamendua da. Guztira 12.000 metro koadroko azalera izango du eraikinak, hauen erdia laborategientzako zuzendutakoak, eta hau errealitate bihurtzeko 7 miloi euroko aurrekontua erabili izan da. Gainera, Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren lehen fasearen obrak ere hasita dira. Guztira, 16 miloi euro inbertsioetan martxan dira.
Urbanizazio lanak
Era berean, Leioako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren urbanizazio lanak aurrera doaz, horretarako bideratutako aurrekontua 19 miloi eurokoa izan dela. Besteak beste, Unibertsitate barneko errepidearen bihurketa eta horren ordez erabiltzeko egingo den saihesbidearen obrak, Barandiaran Goikoa institututik Erandio Goikoara arte luzatuko dena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.