Saharari buruzko "El problema" dokumentala egongo da ikusgai ostiralean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 1a, 18:42

Ostiral honetan, urriak 5, "El problema" Saharako egoeraren berri ematen duen dokumental zirraragarria ikusteko aukera izango da, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Emanaldia 19:30ean hasiko da, sarrera doan. "El problema" dokumentalak lau urte luzez Saharan jasotako hainbat lekukotasun islatzen ditu. Modu klandestinoan lortutako irudiak agertzen dira. Izan ere, Marokoko Gobernuak ez du baimenik ematen inolako grabaketarik egiteko. Saharar nortasunaren edozein adierazpen legez kanpokoa da: banderak, kantuak, manifestazio publikoak... Are gehiago, "Sahara" edo "erreferendum" hitzak erabiltzea ez da erreza; denok 'arazoa' deitzen diote euren egoerari. Hortik datorkio izena dokumentalari: "El problema". Argazkian, aurreko batean gurera etorritako saharar umeetako batzuk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun